SARRERA

      Blog honetan, Azkoitiko kontsejupeko edo bertakoek esaten duten bezala, “kontzejupeko” pilotalekuari buruz hitz egingo dugu. Jokoan zehar hainbat oztopo gainditu behar dira, eta hain zuzen ere, horregatik da hain berezia Azkoiti erdian kokatuta dagoen frontoi hau. Hortaz, bertako arau eta joko ekintzetan arreta berezia ezarriko dugu, bertan jokatuko apustu eta jokamolde ezberdinak azalduz eta testuinguru egokian kokatuz. Gainera, pilotalekuari buruzko zenbait argazki eta bideo edukiko dituzue eskuragai, bertako herritarra den Atano XIII.a pilotari ohiari egindako elkarrizketa barne.
    



15 comentarios:

  1. Esan behar daukat, bloga bikainekoa iruditu zaidala. Informazio iturri mota eta kantitatea begira oso sakona eta aberatsa da. Eskatuta galderei erantzuten die eta oso ondo gainera, IKT kopurua oso handia da argazki, bideo, elkarrizketa, eta argazkietako paintak.
    Kolaborazioaren aldetik, nabaria da lana taldean egin dutela: Frontoiaren bideotan ateratzean, grabatzailea...
    Informazioaren trataeraren aldetik, aurkitzeko erraza eta ondo antolatua izan da, eta zer esan
    aberastasunatik, oso ona eta erakargarria dela akats ortografiko gabe.

    Kalifikazioa:10

    Asier Landart Etxeberria,EHU-ko Aktibitate fisiko eta kirolaren zientziak, euskara 1.maila.

    ResponderEliminar
  2. Ebaluazioarekin hasteko, informazio iturriak ikertuko ditut. Alde hontatik, lan oso aberatsa da. Elkarrizketa asko eta oso onak azaltzen dira, gainera, pilotaren munduan zuzenean barneraturik egon diren pertsonekin. Baita ere, pilotalekura bisita ugari egin dituztela argi dago eta historialari baten laguntza erabili dute. Beraz, alde honetatik, lan ezinhobea dela esango nuke. Blog honen edukiak, galderei argi eta garbi erantzuten diote. Oso ondo landutako edukia aurkitzen ditugu, informazioa asko eta oso interesgarria ematen digutenak. Baliagarria benetan. Gainera, bideoen laguntzarekin, informazioa gehigarria jarri dute. IKT kopurua eta motari dagokionez, oso aberatsa iruditu zait. Asko erabili duten herraminta bat izan da eta hori baino garrantzitsuagoa dena, oso ondo erabili dute. Batez ere bideoak oso didaktikoak izan dira, ikasleak zehatz mehatz azaltzen zutelako aurrerago landutako informazioa. Gainera, azaltzen diren elakarrizketak lanarekin bikain datoz. Horretaz aparte, argazkiei izugarrizko probetxua atera diote, hauek koloreekin marraztu dituzte, azaltzen zeuden puntuak oso ondo adieraziz, Beraz, IKT-aren erabilpen bikain bat gauzatu dute. Lan honetan ematen den ordena ere bikaina da. Informazioa oso ondo egituratu dute eta atal ezberdinetan argi banandu dute. Horrela, irakurleak ez du informazioa bilatzeko arazorik eta atal zehatz bat irakurri nahi badu, oso erraz aurki dezake. Gainera, banaketa honek garbitasun handia eman dio lanare eta alderdi hau ere ezin hobea dela esango nuke. Kolaborazioa ere antzematen dela esango nuke. Hasteko, zenbait bideo eta argazkitan, taldekideak batera azaltzen dira eta gainera, horrelako bideoak eta argazkiak egiteko, taldekide guztien laguntza behar dela uste dut. Hizkuntzaren aldetik ere, bikain dagoen lan bat da. Garbitasun osoz idatzia dago, gramatika eta ortografiaren erabilpen zuzenarekin. Honek ere, lanari puntu garrantzitsu bat ematen dio, oso gustora eta erraz irakurtzen delako, garbitasun osoz. Lan bikaina.

    Edukiari dagokionez ere, ezin dut ezer txarrik esan. Eskatzen ziren puntuak ezin hobeto landuta daudelako. Deskribatutako jokoen egitura, joko ekintza, testuingurua... oso ondo azaldua dago, informazio askorekin. Gainera, gelan emandako informazioarekin bat dator eta informazio gehiago ematen duela esango nuke. Horretaz aparte, lanak, beste zenbait puntu kurioso lantzen ditu. Adibidez, apustuen kontua azaltzea oso egokia iruditu zait. Laburbilduz esan dezaket, blog honetan ezinhobe landu dituztela puntuak eta edukiak oso didaktikoak eta baliagarriak direla.

    Blogaren puntuazioa: 10

    Ander Romarate
    2E
    Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea

    ResponderEliminar
  3. Blog hau irakurtzea erabaki nuen, Azkoitin behin baino gehiagotan egon arren, pilotaleku honi buruz inoiz entzun ez nuelako. Blog hau egin dutenek, lan ona egin dute, erreferentzietan agertzen den moduan, informazio-iturri asko kontuan hartu dituztelako, hala nola, historialari bat, antzina bertan jolasten zuen pilotari profesionala, … Baita, IKT asko erabili dituzte ere. Bloga bideoz eta argazkiz beterik baitago. Bideoak gehienbat, jokaldi motak azaltzeko erabili dituzte, baina sarreran ere beste bideo motz bat erabili dute.
    Garatu behar ziren edukiak blogean zehar agertzen dira zehazten diren puntuetan, horregatik, informazioa ondo egituratua dagoela uste dut. Gainera, informazio gehiago gaineratu dute, antzina egiten ziren apustu ezberdinei buruz. Hala ere, joko-ekintza deskribatzean, bideoaz baliatuz ondo azaldu dituzte sake motak, baina zehaztu ez dutena, sakalaria eta sakeko kokapena da.
    Bukatzeko, hizkuntza aldetik erraz ulertzen zen, eta ez ditut akats ortografikorik aurkitu. Hala ere, bideoetan kaleko soinuengatik zenbait gauza ez dira ondo ulertzen, baina orokorrean oso ondo dago.
    Horregatik, azken nota 9 da.
    Asier Gibaja Esteban 1.maila 1.E taldekoa.

    ResponderEliminar
  4. Blog hontan informazio iturri ezberdinak aurki ditzakegu eta gainera zehatz mehatz betetzen dute eskatutakoa. Hainbat IKT erabiliak izan dira sarreratik hasita. Ordenari dagokionez antolakuntza ona da eta informazioa aurkitzea errezten du.. Talde lana dela igartzen da partaideak bideotan ikus ditzakegulako eta erabiltzen duten hizkuntzak guztiz aproposa da lan mota honerako.

    Jokamoldearen egitura eta joko ekintzari dagokionez ez daukat esatekorik; paregabe antolatu dute eta guztiz ulerkorra da. Baliteke bertan egonda izanagatik izatea baina hala eta guztiz edonork ulertzeko moduan dagoela uste dut.Testuingurua eta kokapenari erreparatuz argi geratzen da pilotalekua ikertu dutela ahalik eta informazio gehien lortzeko.

    Lana paregabea da beraz,

    NOTA: 10

    ResponderEliminar
  5. Ebaluazio irizpideei jarraituz, blog honek dauzkan informazio iturri guztiak bikainak dira. Informazioa eta datuak jasotzeko eta antolatzeko modua primeran pentsatuta dago.Garbia, ulerkorra eta maneiatzeko erraza den bloga da. Etiketa guztiak sakonki bete dituzue, gehiegizko datuak ipini gabe eta frontoiari buruz sortarazi ahal diren galdera guztiei behar den moduan erantzunez.Eduki guztiak, bideoak, argazkiak… lan handiaren emaitza izan direla ikus daiteke eta taldekideak deskribaturiko joko ekintzak frontoiarekin erlazionatuz guztiz bikain daude.
    Bestalde, erabilitako IKTri dagozkionez, kopurua erabat aproposa da, ez asko ez gutxi, nahikoak blog bikain bat behar den moduan hornitzeko.
    Lehen esan bezala, Bloga erabat praktikoa eta erakargarria iruditu zait begibistaz. Oso simplea da bere egitura, baino batzutan sinplezia gauzak erakargarriagoak egiten dituenez blog hau berezia egiten du.
    Gainera, aipatu beharra dago egindako talde lana.Argazkietan nahiz bideoetan antzeman ahal da taldekide guztiak parte hartu egin duzuela.
    Azkenik, hizkutzari dagokionez, gramatika aproposa eta hizkuntza ulerkorra erabili duzue.Akats ortografikoak ez dira ageri eta testua erabat ulerkorra da irakurketa atsegina izateko.
    Besterik gabe, zorionak egindako lanarengatik!
    Blogaren kalifikazio finala: 10
    Silvia Garcia Fuentes, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea, Euskara

    ResponderEliminar
  6. Boga ireki orduko aipatzekoa da oso erakargarria dela, bai txukuntasunagatik eta informazioa aurkitzeko erraztasunagatik. Kide guztien kolaborazioa ere begi bistakoa da ikusi ditudan bideo eta argazkiak direla eta.
    Informazioari erreparatuz, edukiei buruz nahi nukeen informazio guztia aurkitu dut eta oso era ordenatuan, baita irakurtzerakoan ere ez zait batere astuna egin erabilitako hizkuntza oso aberatsa delako. Baita ere, informazio iturri motak era kopurua oso egokia iruditu zait.
    Gehien gustatu zaidan atala historiarena izan da oso jorratuta dagoelako, baita askenean aurkitu dudan elkarrizketaren bideoa dudak argitzeko oso ona delako. Bestalde, gutxien gustatu zaidana txapelketei buruzkoa izan da irakurritako informazioa nahiko eskasa izan delako, baita nolakoa den jolasteko erabiltzen dituzten arropak ere faltan bota dut
    Ortografiari buruz ez ditut akatsik aurkitu.
    Zorionak talde, nire kalifikazioa: 9
    Ander Sedano (2. Taldekoa euskara).

    ResponderEliminar
  7. Hasteko, ebaluazio irizpideei erreparatuz, informazio kopuruari eta iturri motari dagokionez oso ondo dagoela esan daiteke, garatutako informazioa bikaina da, ulerterraza eta akats ortografikorik gabekoa. Blogean sartu bezain pronto informazio dena ongi banatua dagoela ikus daiteke eta eduki bakoitzak dagokion galderari ezin hobeto erantzuten du. Kolaborazio lana izan dela antzeman daiteke eta hizkuntzarekiko duten aberastasuna argi eta garbi geratzen da. Gainera, IKT kopurua eta motak apartak iruditu zaizkit ( jokaldien esplikazio zehatza bideoen bidez, elkarrizketa erakargarria...)
    Bestalde, jokoen egitura, joko-ekintza eta testuinguruari dagokienez, benetan ondo azalduta daudela esan beharra dago. Blog guztian zehar erabili duten nformazio dena gustatu zait, lana bikaina da.
    Kalifikazioa: 9´75
    Mikel Merino, 1.mailako euskara taldeko ikaslea.

    ResponderEliminar
  8. Bloga oso ondo dago. Elkarrizketa, bisita, eskuratutako dokumentuak eta aberretaz baliatu direla ikuste da, beraz informazio iturri asko erabili dituzte. Esteka desberdinen bidez informazioa gaineratu dute, eta edukiak bikain garatu dituzte. Informazio eta komunikazio teknologia asko erabili dituzte eta lanean denbora asko eman dutela argi gelditu da. Bideo eta argazki asko eta oso egokiak jarri dituzte, testua ilertzeko eta jarraitzeko oso baliagarriak direnak irakurlearentzat. Bloga ondo ordenaturik dago eta erraz aurkitzen dira irizpideak. Talde lana izan delaren ebidentziak agertu egiten dira, bideo eta argazkietan agertzen direlako. Hizkuntza oso zuzena eta ulergarria da eta ez dira eta oso ortografia akats gutxi dituzte.
    Jokamoldearen egiturari dagokionez, egokia dela iruditzen zait: joko mota eta duelu edo norgehiagoka mota zehazten dira, instalazioaren ezaugarri asko eta oso zehatzak ikus daitezke, erabiltzen den materiala ere agertzen da. Sakea eta errestoa nola egiten ziren zehaztu egiten da, baita tantoa irabazi eta galtzeko moduak ere.
    Joko ekintzaren deskribapena ere oso egokia da: sakea nork egiten duen, jokalarien ohiko kokapena, kolperik eta jokaldirik ezagunenak eta ohikoenak agertzen dira.
    Joko testuinguruari buruz ere informazio aberazgarria bildu dute. Parte hartzaile mota agertzen da, pilotalekuaren kokapena eta irisgarritasuna ere. Noiz jokatu egiten zen ere zehaztu egin dute, eguraldia ona edo txarra zenean desberdinduz, eta txapelketa egin edo egin ez diren ere jakinarazi digute.

    Hau guztiagatik nire blogaren kalifikazio pertsonala 9,5 da.
    Irune Txarola Escudero, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fientzietako fakultateko ikaslea, 1.mailako euskarazko 1. taldekoa.

    ResponderEliminar
  9. Blog hau ebaluatzeko garaian, ebaluazio irizpideetan agertzen diren alderdi ezberdinak begiratuko ditut zehazki. Hasteko esan beharra dago, informazio iturri asko erabili dituztela, esaterako historialari batekin hitz egitea lortu dute, baina baita antzinako jokalari profesional batekin ere. Instalariora bisita egin zutela ere garbi ikusten da, beraz zalantzarik ez dago erreferentzia guztiak zuzenak direla esaterakoan.
    Garatutako edukiak berriz sakontasun handiz erantzuten die egindako galderei. Gainera, oso erraz aurkitu daiteke informazioa, esteka ezberdinak erabili baitituzte lagungarri izateko asmoz.
    Horrez gain, hainbat IKT erabili dituztela ikus dezakegu, bideo eta argazki ugari ikus ditzakegulako lanean.
    Aipatzeakoa da blog honek erakusten duen ordentasuna, lehen esan dudan moduan esteka ezberdinak erabili dituztelako informazioa aurkitzen laguntzeko. Beraz, alde horretatik ere bikain dagoela esan dezaket, xehetasun mota guztiak zaindu baitira.
    Horrez gain oso garbi ikusten da taldekako lana izan dela, taldeko lau kideen argazkiak ikusi baititzakegu zenbait kasutan.
    Ortografiari dagokionez ere, oso ondo dago; ez baitut inolako akats larririk aurkitu. Testua irakurtzerako garaian ere erraz ulertu daiteke aurkeztutako informazio guztia. Gainera idatzia erakargarria eta bateratua iruditu zait eta hizkuntzaren aberastasuna ere oso ona dela esan nahiko nuke.
    Beraz, hau guztia esan ondoren nire kalifikazioa 9,8koa dela esan nahiko nuke.
    Zorionak egindako lanagarengatik mutilak!
    Miren Goikoetxea Ugalde, EHU-ko ikaslea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien fakultatea, 1E euskara

    ResponderEliminar
  10. Blog honen txukuntasuna eta argitasuna garbia da iriki bezain pronto, edukietan sartu aurretik ematen duen itxura bikaina delakoan nago.
    Ebaluazio irizpideetan oinarrituko naiz nire ebaluazio pertsonala egiteko. Hasteko, informazio iturriei eta hauen kopuruari dagokienez, oso egokiak direlakoan nago, izan ere ikusgai dago lehenengo eskuko informazio bikaina jaso dutela bi pilotari ohi eta historialari baten ahotik. Jatorri onetik bildutako informazioa dagoela behintzat badakigu, eta informazio hori irakurrita aipatua justifikatzen da, bikaina dela, beraz, edukietan murgilduz, oso garbi azaltzen dute informazio guztia jarraian bideo bakoitzarekin errematatuz. Hari honi helduaz, edukiak oso ondo landu dituzte zuten informazioa ederki erabiliaz galderei zuzen erantzuteko.
    IKT ezberdinei begira, bideo mordoska bat ikus daitezke, azaldu nahi zuten guztia argitasun osoz azalduz. Argazkiak ere zintzilikatu dituzte, oso ondo alde honetatik ere, argibide bikainekin detailatuta daude. Kolaborazio lana dela agerian galdeitu da, bideoan guztiak agertu direlako frontoian bertan lanean.
    Hizkuntza eta ortografiari begira ere ez dut akatsik nabarmendu, eta hizkuntza aberatsa erabili dutelakoan nago.
    Aipatu dudan bezala, oso txukun antolatuta dago bloga eta erraz eta garbi aurki daiteke guztia inongo zailtasunik gabe.
    Orokorrean lan bikaina egin dutela uste dut, aipatu bezala, lanaren itxura garbia eta txukunaz gainera, benetan landutako edukiak, elkarrizketak, argazkiak (bertan zati guztiak txukun eta argitasun osoz azalduz...) aurki daitezke, ikusten da ordu asko eskatzen duen lana egin dutela. Bejondeizuela!
    KALIFIKAZIOA: 10

    Ainara Manterola Ikutza, EHUko ikaslea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Falkultatea.
    1.maila euskerazko 2e taldea

    ResponderEliminar
  11. Lan hau ebaluatzerakoan, ebaluazio irizpideei dagokienez, informazio kopurua eta iturri mota oso ondo dago. informazioak dudarik gabe galdereierantzuten die, eta IKT kopurua aberatsa da. Idazkera eregarbia eta akatsik gabea da. Informazioa aurkitzeko ere erraztasunakdaude, beraz alde horretatik ere bikain.Lana kolaborazio lanean oinarritua dagoela antzematen da, denek elkarlanean lana eginaz. ondoren, blogaren egiturari begira, jokoen egitura, joko-ekintza eta testuingurua, ondo azalduta daudela esan behar da, gainera apustuetan oinarritzen direnzati hori asko gustatu zait pertsonalki, bloga benetan aberatsa bihurtzen baitu frontoi arraroa izatearen xarmaz gain.
    Orokorrean hortaz pertsonalki uste dut lana bikaina dela eta nik ez dudala nondik hobetu ikusten; hori dela eta nire kalifikazioa 10 bat da! Zorionak mutilak!!
    Ibai Mendibe Garrogerrikaetxebarria, EHU-ko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako fakultateko ikaslea, 1.mailako 2 Euskara taldea.

    ResponderEliminar
  12. Lehenengo bistan ikusi daitekenez, bloga oso landua dago. Blogaren egileak asko mugitu dira informazio zuzena lortzeko, eta ardura handiz diseinatu dute bloga. Beraz, orokorrean esan dezaket, bai kanpotik,blogak duen itxura eta antolatzeko era, eta bai barrutik, frontoiari buruz dagoen informazioa, oso egokia dela. Baita ere, teknologia berrien erabilpenak errazten du blogaren ebaluazioa, argazki eta bideo mordoa erabili dituztelako jokamoldea modu erraz batean uler dezagun. Hala ere, bideoaren kalitatea hobetzeke egon daiteke. Akats ortografiko gutxi ikusi ditut eta erabilitako hizkuntza ulergarria da. Bideoetan eta argazkietan ikusi dezakegunez taldeko lana nabaria da.
    Jokoaria erreparatuz, oso ondo azaldu dituzte jokatzeko erak. Pilotaleku horrek beste frontoiek dituzten aldaerak baliatuz tantoa modu eraz batean egiteko.
    Kalifikazioa: 9,5
    Marcos Tobalina 1.mailako euskarazko 2. taldekoa

    ResponderEliminar
  13. Ebaluazio irizpideei dagokienez informazio iturri ugari erabili dituztela ikus daiteke (elkarrizketa, liburu eta pilotalekura eginiko bisita), beraz kontrastatzeko informazio nahikoa eduki dute. Egindako galderak zehatz erantzuten dituzte. IKT-en erabilera bistakoa da, bideo eta argazki asko erabili baitituzte. Hori dela eta, idatziz emandako informazioa osatzen dute eta hobeto azaltzen dituzte pilotalekuaren ezaugarriak eta joko-ekintzak. Informazioa sail ezberdinetan banatzeak informazioaren bilaketa erosoagoa izatea ahalbidetzen du, eta hori lortu dute atal ezberdinak sortzerakoan. Taldekide guztiek blog-aren sorreran esku-hartu dutela nabari da. Horrez gain, hizkuntza egokia erabiltzen dute eta irakurtzea ez da nekeza egiten, gainera ez dut ortografia akatsik topatu.

    Jokamoldearen egitura, joko ekintzak eta testuingurua oso ondo azalduta daude. Bideoen erabilerak jokaldiak oso ondo azaltzen ditu.

    Amaitzeko, puntu hauek guztiak kontuan hartuta, ondorengo nota jarriko diet: 9

    Mateo Barrenetxea Zabala, EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultateko, 1. E-ko ikaslea.

    ResponderEliminar
  14. Hasteko, ebaluazio irizpideak aztertuz, informazio asko erabili dutela ikusten da, eta iturri ezberdinez baliatu direla ikus daiteke, eta gero informazio guzti hau ederki landu eta garatu dutela. Bloga erraz ulertzen da eta akats ortografrikorik gabea. Blogaren banaketa eta ordena oso ona da, garbi ikusten dira zati bakoitza ondo bereiztuta eta hauen garapena egokia da, edukiei dagokien galderei ederki erantzuten die. Taldekide guztien parte hartzea nabari da, guztien eskua ikus daiteke eta honen emaitza izan da blog paregabe hau. Gainera, IKT-en erabilera egokia izan dute. Honetaz gain, Frontoiaren xehetasunak eta jokoen egiturak oso ondo azalduak eta garatuak daudela ikusten da, edonork ulertzeko moduan. Bloga hasieratik bukaerara oso ondo landua dagoela ikusten da, oso lan ona, zorionak!

    Kalifikazioa: 9,5

    Ander Mangas Sueskun
    Euskara taldea 2

    ResponderEliminar
  15. Oso blog ona iruditzen zait honako hau. Nabari da blog guztian zehar taldekide guztien elkarrekintza bai informazioa lortzeko orduan, bai bideoetan.... Zer esanik ez IKTen erabileraz. Hitzez azaldutako guztia ondoren bideo batean edo argazkiez baliaturik argi uzten dute esandakoa. Beraz, taldekideen elkarrekintza handia izan da oso eta blogean argi ikusten da. Informazioa ere ondo erabili dute eta gainera hizkuntza eta akats ortografikoak bikainak dira.

    Egia esan horrelako blog baten aurrean asko esatekorik ez dago, ZORIONAK baina...

    Kalifikazioa: 10

    Xabier San Sebastian Lasa, EHU-ko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako fakultateko ikaslea, 1.mailako 2 Euskara taldea.

    ResponderEliminar