ARAUAK


KONTSEJUPEKO FRONTOIKO ARAUAK




            Kontsejupeko frontoi honetan zenbait oztopo gainditu behar dira jokatzerakoan, pilotalekuak duen egitura berezia dela-eta.  Honenbestez, arautegi konplexu samarra dauka pilotaria erabat baldintzatzen duena jokatzerakoan:

• Sakea:
            -Benjaminak arte: 1etik 1era.
            -Alebinak eta kadeteak: 2tik 2ra.
            -Jubenilak eta seniorrak: 2tik 3ra.


• Tetxuan jotzea baleko pilotakada izango da baldin eta lehenengo eta bigarren espazio
   helburuak betetzen baditu, frontisa eta kantxa, hain zuzen ere.

• Pilotak zutabeak jotzea balekoa da baldin    eta lehenengo eta bigarren espazio helburuak  betetzen baditu. Era berean, zutabeen artean gorriz  markatutako eremutik kanpora ematen badu  lehenengo botea txarra  izango da, ez lukeelako  bigarren espazio helburua beteko.


• Ateak:
            -Sakean: zuzenean atean jotzen badu pilotak txarra izango da.
            -Jokoan: zuzenean atean jotzen badu pilotakada balekoa izango da eta                                      aurkariak erantzuteko aukera izango du.