JOKO-EKINTZA

Pilotaleku honek duen konplexutasuna dela-eta hainbat jokaldi egin ditzakegu bertan: horma-bikoak, ateak bilatu, pilota "errebotera" jaurti, pilotak punpa egin ostean kantxatik atera, tetxua eta zutabeak baliatu...

KOLPERIK OHIKOENAK
·        Eskuinez: eskuin paretera arrimatzea helburu izanik Kontsejupeko pilotariek eskuinez jotzen dute normalean pilota, hala beste jokalariari pilota eskuin paretera arrimatuko zaio eta ondorioz, zabalera irekiko du ziur aski pilota, gure pilotariari atea bilatzeko aukera garbia emanez.
·        Eskuin boleaz: oso arma garrantzitsua da, terrenoa ez galtzeaz gain bi paretetara pilota bideratuz erasotzeko aukera ematen baitu.

JOKALDIRIK OHIKOENAK
     • Atea bilatzea: tantoa bukatzeko modurik ohikoenetakoa da, eta aurkariak pilota zabaleratzen duenetan atea bilatu ohi dute pilotariek. Ezker “gantxoa” ere oso erabilia da atea bilatzerakoan. Hirugarren atean sartzea hobea da bigarrenean sartzean baino, eta bigarrenean sartzea hobea lehenengoan sartzea baino.
      • Zabaletik ateratzea pilota frontoitik: sarri bilatzen da eskuin paretean “horma bikoa”, hala pilota zabalera joan eta bi zutaberen artetik frontoitik atera dadin.
       •Aurreko zutabearen koxka baliatzea: bai “!dejadak” egiteko bai horma bikoa egin eta atera sartzeko erabiltzen da.
       • Errebotera botatzea: oso maila altuko pilotariek frontoitik ateratzen dute pilota, atzeko arkupean sartuz. Ia ezinezkoa da eramateko, beraz hauxe da jokaldirik onena.

Hemen dituzue ikusgai zenbait jokaldi:



SAKEA:





HORMA - BIKOAK:










ATEAK BILATZEA:












TETXUAZ BALIATZEA:






Bestalde, aurrez aipatutako GURUTZE BARRUTIA eta PALAKO jokamoldeak ere jokatzen dira bertan. Hona hemen zenbait egoera:

GURUTZE BARRUTIA:




PALAKO JOKAMOLDEA: