APUSTUAK


      Kontsejupeko frontoi honen istorian hainbat anekdota egon dira, eta hortaz, hainbat apustu ere bai. Horietako batzuk aipatuko ditugu, azken hamarkadetakoak batez ere. Horretarako gehienbat Atano XIII.ari erreparatuko diogu, bera izan baita azken urteetako kontsejupeko pilotaririk esanguratsuena. Besteak beste Alustizak, Errandoneak, Arretxek, Arteagak eta Mikel Goñik jokatu dute Atano XIII.aren aurka kontsejupean bertako arau arruntekin, eta norgehiagoka horietan Atano XIIIa izan zen guztietan garaile. Baina apustu hauen xedea ez zen nork irabazten zuen jakitea, baizik eta ikusgarritasuna eskaintzea pilotariek. Hori dela eta, hainbat azkoitiar pilotari afizionatuk menperatu izan dituzte pilotari profesionalak, kontsejupean nola jokatzen zen hobeto zekitelako eta bertako tranpak ondo ezagutzen zituztelako.

Hiru erregeen maila irratsailoko apustuak

Ez dira pilota hutseko apustuak soilik burutu kontsejupean. Euskadi irratiko “Hiru erregeen mahaia” sailotik eskaria egin zioten Atano XIII.ari kontsejupean apustu bereziren bat antola zezan. Gainera, eskaparate ederra iruditu zitzaion azkoitiarrari kontsejupeari bizitza emateko eta bertako kultura bultzatzeko. Honen arira, pilotari ohiak 4 aurkariri deitu zien bere aurka egun berean kontsejupean lehia zitezeen, baldintza bereziak zirela medio.

                1-Atano XIII vs Mikel Lasa (Errealeko, Athletic-eko eta Real Madrileko jokalari ohia)

Mikel Lasak normal jokatzen zuen bitartean, Atano XIII.ak hankak lotuta jokatu behar izan zuen.

             2-Atano XIII vs Iñaki Elortza (“txapas”) (Euskadi irratiko kazetaria)

Iñaki Elortzak normal jokatu zuen partida, baina Atano XIII.ak pilota jo ostean eskuan eraman behar zuen aulki batean eseri behar zuen pilota berriz kolpatu aurretik.

                 3-Atano XIII vs Manu Maritxalar (boxeolari ohia)

Manu Maritxalarrek mugarik ez zeukan artean, Atano XIIIak boxeoko eskularruekin jokatu behar izan zuen, pilotari emateko zailtasunak zituelarik. Hala eta guztiz ere, Atano XIII.a izan zen garaile.

                 4-Atano XIII vs Xabier Usabiaga (txirrindulari ohia eta kazetaria)

Xabier Usabiagak normal jokatu zuen norgehiagoka hau, Atano XIIIak pilota jotzen zuen bakoitzean flexio bat egin behar zuen bitartean. Kasu honetan ere, Atano izan zen garaile.

-Atano XIII vs txikitako lagun bat (pilotaria ez zena)

Atano XIIIak normal jokatu behar zuenean, lehen eta bigarren espazio helburuak betez, bere lagunak frontoiko edozein pareta erabili zezakeen frontis moduan, txapa pareta guztietara luzatu baitzuten. Partida 21-21 zenean, bertan behera utzi zuten pilotariek, nahikoa egin zutela iritziz.

-Atano VIII vs Atano X

Familiko bazkarian zeudenean bi pilotariak, mahaian harrotu eta batak bestea menperatuko lukeela kontsejupean esaten hasi ziren. Garai hartan, Atano X. behetik gora zetorren pilotaria zen, afizionatuetan nabarmentzen hasia zena. Orduan, bi pilotariak bazkariaren erdian mahatik altxatu eta apustua antolatu zuten, herritar asko bertara inguratu zelarik.

-Dirurik ez zuten bi anaiek elkarren aurka jokatu zuten, dirutza jokatu zutelarik. Partida erdian, batak besteari ordaintzeko dirurik izango ez lukeelaegotzi eta partida bertan behera geratu zen.


-Atano XIII vs Mikel Goñi

 Atano XIII.ak Mikel Goñiren aurka jokatu zuen kontsejupean, "Bertso-pilota" deituriko ekitaldi interesgarri batean. Bertan, garai hartan punta-puntan zeuden Sebastian Lizasok (Bertsolari txapelketa nagusiko txapeldun ohiak 1986an), Angel Mari Peñagarikanok albizturtarrak eta Mikel Mendizabalek parte hartu zuten, lehenengoa Goñi II.aren eta bigarrena azkoitiarraren botilero zirelarik. Era berean, Mikel Mendizabal partidako epaile izan zen. Lehia horretan, bi botileroek eta epaile jaunak bi tantotik behin bertso bana kantatzen zuten, bertara hurbildu zirenen gozamenerako.