SARRERA

      Blog honetan, Azkoitiko kontsejupeko edo bertakoek esaten duten bezala, “kontzejupeko” pilotalekuari buruz hitz egingo dugu. Jokoan zehar hainbat oztopo gainditu behar dira, eta hain zuzen ere, horregatik da hain berezia Azkoiti erdian kokatuta dagoen frontoi hau. Hortaz, bertako arau eta joko ekintzetan arreta berezia ezarriko dugu, bertan jokatuko apustu eta jokamolde ezberdinak azalduz eta testuinguru egokian kokatuz. Gainera, pilotalekuari buruzko zenbait argazki eta bideo edukiko dituzue eskuragai, bertako herritarra den Atano XIII.a pilotari ohiari egindako elkarrizketa barne.